Kae Tempest
Kae Tempest | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kate Esther Calvert |
Jaiotza | Brockley, 1985eko abenduaren 22a (38 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Brockley |
Hezkuntza | |
Heziketa | Goldsmiths, University of London (en) Thomas Tallis School (en) BRIT School for Performing Arts and Technology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, idazlea, poeta, musikagilea eta raperoa |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Kae Tempest |
Genero artistikoa | hitz esana |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Fiction Records Big Dada Ninja Tune Caroline Records (en) |
kaetempest.co.uk | |
Kae Tempest (Brockley, Ingalaterra, 1985eko abenduaren 22a) britainiar esanguratsua da hip hopen eta spoken word-en, halaber, narratibaren, antzerkiaren eta poesiaren arloetan ere idazten du.[1] Lehen Kate Tempest izenez esaguna.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tempest Brockley-n hazi zen, Londresko hego-ekialdean, bost seme-alabatako familia batean. Aita hedabide korporatiboetako abokatua zen, eta ama maistra. Tempestek 14 eta 18 urte bitartean disko-denda batean lan egin zuen. Thomas Tallis Schoolera joan zen eta 16 urte zituela atera zen Croydoneko BRIT School for Performing Arts and Technology eskolan ikastera joateko. Ondoren, Literatura Ingelesean graduatu zen Goldsmithsen, Londresko Unibertsitatean.[2][3] Tempest 16 urterekin aritu zen lehen aldiz, mikrofono-ireki gau batean Deal Realen, hip-hop denda txiki batean, Carnaby Streeten, Londresko West End-en.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere karrera artistikoa rap eremuan hasi zen, Balance (2011) albumekin, Sound of Rum taldearekin batera,[4] eta Everybody Down (2014) bakarka, Erresuma Batuko eta Irlandako Album Onenaren Mercury Sarian finalista. 2016ko urriaren 7an argitaratu zen bere bigarren diskoa, Let Them Eat Chaos (2016).[5] Haren interesak spoken word-era zabaldu ziren, non Royal Shakespeare Companyrekin lan egin baitu, besteak beste, eta literatura landu baitu.[6]
2012an, Everything Speaks in its Own Way poema-liburua argitaratu zuen, eta, hurrengo urtean, 2013an, Brand New Ancients, poesia-berrikuntzaren Ted Hughes saria irabazi zuen pertsonarik gazteena izan zen (2022an euskaraz argitaratu zen liburu hori, Igela argitaletxearen eskutik[7]). Ondoren, Hold Your Own (2014) argitaratu zuen, Alberto Acerete poetak gaztelaniara itzulia, Mantente firme (2016) gisa. 2014. urtean, Poetry Societyk poesia britainiarraren ahots berri nabarmenetako izendatu zuen.[8]
2016. urtean, The Bricks that Built the Houses eleberria argitaratu zuen, Daniel Ramosek gaztelaniara itzulia eta Seigarren Solairua argitaletxeak argitaratua, Cuando la vida te da un martillo izenburupean.[1]
Dramaturgiaren arloan, Tempest-ek Wasted (2012), GlassHouse (2013) eta Hopelessly Devoted (2014) idatzi ditu. Brand New Ancients Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan ordezkatutako proiektu eszenikoak Herald Angel saria jaso zuen Edinburgoko Fringe Jaialdian.
2015. eta 2016. urteetan Londresko University College-ko Ingeles Saileko Visiting Fellow izan zen.[9]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014. urtean, Tempest-ek Mercury Sarirako izendapena jaso zuen bere lehen diskoagatik, Everybody Down (2014).
- Poeta gisa, Ted Hughes saria irabazi du poesian izandako berrikuntzagatik, eta Poetry Societyk ingelesezko poesia-ahots berri garrantzitsuena dela uste du.[10]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko abuztuan, Tempest-ek genero ez-bitarrekoa zela iragarri zuen, they/them izenordain neutroak erabiltzen hasi zen eta Kae izena aldatu zuen.[11]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poema-liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012 – Everything Speaks in its Own Way
- 2013 – Brand New Ancients (Euskarara Itziar Diez de Ultzurrunek itzulia, Antzinako berri-berriak izenburupean, eta Igela argitaletxeak 2022an plazaratua)
- 2014 – Hold Your Own
- 2016 – Pictures upon a screen
- 2016 – Let Them Eat Chaos
- 2018 – Running Upon The Wires
Spoken word
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012 – Brand New Ancients.– Ted Hughes Award 2013
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013 – Wasted
- 2014 – Glasshouse
- 2014 – Hopelessly Devoted
Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016 – The Bricks That Built the Houses. Bloomsbury Circus, Londres.
Ez-fikzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020 – On Connection. Faber & Faber, Londres.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011 – Balance ("Sound of Rum" ekin).
- 2014 – Everybody Down. Mercury 2014 Sarira izendatua.
- 2016 – Let Them Eat Chaos. Mercury 2017.Sarira izendatua[12]
- 2019 – The Book of Traps and Lessons.
- 2022 – The line is a curve
Singleak
- 2014 – "Our Town".
- 2014 – "Hot Night Cold Spaceship".
- 2015 – "Bad Place for a Good Time".
- 2016 – "Guts (Loyle Carner-ekin)".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Palacios, Iñigo López. (2019-08-27). Kate Tempest, la persona en la poesía más brillante hoy en Inglaterra. Así de claro. ISSN 1134-6582..
- ↑ «Mercury nominees 2014: Kate Tempest» The Guardian 2014-10-22.
- ↑ «Kate Tempest - 'Let Them Eat Chaos'» Premio Mercury 2017-08-02.
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. «Hitzaren kantua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ Mondosonoro. Kate Tempest anuncia nuevo disco y vuelta a Barcelona. .
- ↑ «Kate Tempest: los fantasmas de Inglaterra» ELMUNDO 2019-06-24.
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. «Ozen irakurtzeko poema bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ «Kate Tempest: «El año pasado escribí una novela que era una mierda, nunca la publicaré»» abc 2019-11-25.
- ↑ University College de Londres. (2019-03-12). «Kate Tempest: poetry and performance» UCL Urban Laboratory.
- ↑ Litjmaer, Lucía. (4 de octubre de 2016). La tormenta eléctrica de Kae Tempest. .
- ↑ «Kate Tempest announces they are non-binary, changes name to Kae» The Guardian 2020-08-06.
- ↑ «Kate Tempest shortlisted for Mercury Prize 2017» Panmacmillan.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kae Tempest: Hitzaren kantua Berria, 2022.04.17